Ekainaren 18an, Zangozan mendi bizikletako Rural Kutxa Kopa jokatu zuten. Junior eta master mailako Nafarroako txapelketak erabaki ziren bertan. Junior kategorian Nafarroako txapelduna izan zen Iturrotz Saltoki taldearen ari den Jon Egizabal Sagastibeltza leitzarra. Rural Kutxako proban hirugarrena egin zuen Egizabalek eta sailkapen orokorrean ere hirugarren postuan dago.
Lasterketa oso gogorra izan zen Zangizakia, aurretik euri ugari egin zuenez zirkuitua lokaztuta zegoen, Aurreneko bueltatik Jon Egizabal bigarren postuan jarri zen eta erritmo altua jarri zuen. Baina azkeneko bueltan, laugarrenean, bere gurpilean zuenak aurreratu egin zuen eta horrela, sailkapenean hirugarrena egin zuen. Baina Nafarroako txirrindularien artean lehenengoa izan zen, eta honela, Nafarroako txapeldunaren maillota jantzi zuen.
Orain berriz, Jon Egizabalek Espainiako txapelketa dauka begiz joa. Uztailaren 16an jokatuko da Sabiñanigon.