Joan den urteko uda bukaeran hasitako denboraldia aurtengo udan sartuta bukatu du Leitzako Aurrerako jubenilen futbol taldeak eta ez nahi zuten emaitzarekin gainera. Larunbat goizean jokatu zuten azken partida hori Lakuntzan eta 1-0 galdu zuten. Arkiskilen ere 2-3 galdu zutela kontuan hartuz, Aurrerako gazteek ez dute mailaz igotzerik lortu, baina denboraldi bikaina egin dute.
FUTBOLA
Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasea (bigarren kanporaketa)
- CD Lagun Artea 1 – Aurrera KE 0