Nafarroako jubenilen lehen mailako igoera jokoan izanen du Aurrerak Lakuntzan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 23a, 07:00
Leitzako Aurrerako jubenilek mailaz igotzeko azken aukera izanen dute larunbat goizean Lakuntzan.

Larunbatean 11:00etan jokatuko den partida irabazi behar du nahitaez Leitzako futbol taldeak kategoriaz igotzeko

Joan den urteko uda bukaeran hasitako denboraldia aurtengo udan sartuta bukatuko du Leitzako Aurrerako jubenilen futbol taldeak. Ekainaren 24an, larunbatean 11:00etan hasita jokatuko dute azken partida hori Lakuntzan, hil ala bizikoa, Lagun Artea taldearen kontra. Arkiskilen 2-3 galdu zutela kontuan hartuz, bi golen aldearekin irabazi beharko dute leitzarrek itzulerakoan, Nafarroako jubenilen bigarren mailatik lehen mailara igotzekotan.

FUTBOLA

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasea (bigarren kanporaketa, itzulerakoa)

  • CD Lagun Artea – Aurrera KE, larunbatean 11:00etan Lakuntzako Itxesalden.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun