Uxue Trail mendi lasterketa solidarioan parte hartu dute Leitzako gazte batzuek

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 21a, 10:30
Ezkerretik hasita, Patxi Klaudio, Omar Ugartemendia, Mikel Martinez, Itxaro Zabaleta eta Uxue Zabaleta. Argazkian ez da ageri, baina Julen Lizarragak ere parte hartu zuen.

Pasa den Ekainaren 18an, Leitzako hainbat gazte Uxue Trail mendi lasterketa solidarioan izan ziren. Phelan-McDermid Sindromea ezagutarazteko eta honen ikerkuntza bultzatzeko antolatzen den mendi lasterketa da eta Patxi Klaudio, Omar Ugartemendia, Mikel Martinez, Itxaro Zabaleta, Uxue Zabaleta eta Julen Lizarraga leitzarrek parte hartu zuten.

Phelan-McDermid sindromea, edo 22q13 kromosomaren gabetzea, gaixotasun arrarotzat hartzen den baldintza genetikoa da. Kasu gehienetan 22. kromosomaren mutur terminalaren material genetikoa galtzeak eragiten du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun