San Juan bezperan jolasak, merienda eta herri afaria eginen dituzte Areson

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 21a, 16:00
Pasa den urtea haurrak surako materiala biltzen. Irudia: Jaione Olazabal

Urteko gaurik berezienean suaren bueltan bilduko dira aurten ere herritarrak Areson

Arratsaldean hasiko dituzte ospakizunak, haurrentzako jolasak eta merienda antolatu baititu guraso elkarteak. Ondoren, herri afaria izanen da; jatekoa norberak eraman beharko du eta udalak mahaiak eta edaria jarriko ditu. Afalondoan suak piztuko dituzte.

Pasa den urtean bezalaxe, sua osatzeko material bilketa etxez etxe egiteko asmoa du guraso elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun