Bigarren agintaldia hasiko du Unai Mirandak Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 19a, 11:00

Herritar asko bildu zen larunbat goizean Goizuetako Udaletxean egindako kargu hartze ekitaldian. Hantxe berretsi zuen kargua azken lau urteotan Goizuetako alkate izan den Unai Miranda Berroetak. Hitzorduan, eskerrak eman nahi izan zizkien familiari, azken agintaldian ondoan izan dituen taldekideei, udal langileei eta maiatzaren 28ko hauteskundeetan EH Bilduren aldeko botoa eman zuten herritar guztiei. Ekitaldian Maialen Uitzi Uitzik, Uxuri Perurena Perurenak, Igor Elizegi Erbitik, Mertxe Uitzi Antonek, Eider Zugarramurdi Osak eta Olatz Zubiri Goizuetak zinegotzi kargua hartu zuten.

Argazkiak: Felix Loiarte eta Alaitz Eskudero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun