Dabid Anautek hartu du Leitzako aginte makila

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 19a, 09:30

Azken zortzi urteotan Leitzako alkate izan den Mikel Zabaletaren eskuetatik hartu zuen EH Bilduko Dabid Anautek Leitzako aginte makila. Eta hala, bera izanen da ondoko lau urteetan Leitzako alkate. «Herritarrekin eta eragileekin batera herria egiten jarraituko» dutela adierazi zuen Anautek. Horrez gain, agintaldia bukatu berri duten EH Bilduko hautetsiei eta haien etxekoei omenaldia egin zieten herriko plazan.

Argazkiak: Leitzako EH Bildu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun