Goizuetako Umore Ona pilota elkarteak hirugarren aldiz antolatutako Umore Ona pala txapelketako finalak jokatuko dituzte ekainaren 19an, astelehenean 18:30ean hasita Goizuetako pilotalekuan. Lehenik, emakumeen finala jokatuko dute Uxuri Perurenak eta Marijo Etxeberriak, Gorane Zabalaren eta Leire Iribarrenen kontra. Segidan, gizonezkoen finala jokatuko dute Eneko Bernaldok eta Joanes Apezetxeak, Martin Etxeberriaren eta Xabier Zugarramurdiren kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!