Leitzako Aurrera futbol taldeko jubenilak lehian dabiltza, Nafarroako bigarren mailatik lehen mailara igotzeko fasean. Bigarren kanporaketako joaneko partida jokatu dute igande arratsaldean Leitzako Arkiskilen, Lakuntzako Lagun Artea taldearen kontra eta ez zuten espero zuten emaitzarik lortu. 2-3 galdu zuten eta Lakuntzan erabakiko da kanporaketa eta igoera.
FUTBOLA
Nafarroako bigarren mailako igoera faseko bigarren kanporaketa (joanekoa)
- Aurrera KE 2 (Aitor Lizartza eta Adei Zubillaga) – CD Lagun Artea 3