Parte hartzaileak 17:00etatik 19:00etara Atekabeltz Herrigunean bilduko dira Sendabelarrek dakitena liburuaren egilearekin.
Leitzako Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, bihar, osteguna, Garbiñe Larrea Iturralderekin tailerra eginen dute Leitzan, Sendabelarrak eta zikloak: menarkiatik menopausiara izenburupean. Atal teorikoa eta ukendua egiteko atal praktikoa landuko dituzte, eta antolatzaileek adierazi dute aurreikusitako plaza guztiak agortu direla.
Parte hartzaileak 17:00etatik 19:00etara Atekabeltz Herrigunean bilduko dira Sendabelarrek dakitena liburuaren egilearekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.