Kirol udalekuak antolatu dituzte udan Areson

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 13a, 14:00

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak kirol udalekuak antolatu ditu uztailaren 24tik abuztuaren 4ra Areson. Izena emateko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Naturarekin lotutako jarduerak, herri kirolak, irteerak, jolasak, ginkana, akrosport, eskulanak... Kiromank-ek uztailaren 24tik abuztuaren 4ra bitarteko goizak pasatzeko hitzordua prestatu die Aresoko neska-mutikoei. 10:00etatik 13:00etara bilduko dira eta parte hartzeko 50 euro ordaindu beharko dira. Bigarren edo hirugarren seme-alaba apuntatuz gero, % 10eko deskontua aplikatuko dute.

Izena Aresoko Udaletxean edo kirol mankomunitatean eman behar da. Horretarako azken eguna ekainaren 30a izanen da eta informazio gehiago nahi duenak kirolmankomunitatea@gmail.com helbidera idatzi edo 649 20 53 10 zenbakira dei dezake. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun