Bizikleta bat zozketatu du Leitzako Kaxkabeltza elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 12a, 19:00

Maiatzaren 29tik ekainaren 4ra bitarte Leitzako Kaxkabeltza elkarteko komertzioetan erosketak egin zituztenen artean, hainbat sari banatu ditu elkarteak. Sari horietako batzuk momentuan jaso zituzten bezeroek, eta beste batzuek bizikleta baten zozketarako zenbakia hartu zuten. Bada, bizikleta horren zozketa ere egin dute Leitzako merkatariek eta 5977 zenbakiari egokitu zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun