Emakume Master Cupek antolatutako V. San Fermin Torneoa Emakumezkoen esku pilota txapelketako lehen kanporaketa jokatu zuten larunbatean Mendabian. Pilota mistoarekin eskuz binakako lehen mailako txapelketan, Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Gamindek (eskuko minez ezin izan zuen Mendizabalek jokatu) 22-15 irabazi zieten Etxegarai eta Bergarari.
Azken hauek garesti jarri diote garaipena bikote gazteari, baina Zabaleta eta Gamindek aurrerapauso handia eman dute euren garapenean halako mailako txapelketa batean aurrera eginda.
Finalerdia Elizondon
Datorren astean Elizondon beste urrats bat eman beharko dute aurrera, txapelketako finalerdia jokatuko baitute Aldai-Capellan bezalako lehen mailako bikote baten aurka.
Jaialdi ederra izan zen larunbatekoa Mendavian. Lau eta erdiaren barruan partida polit bat jokatu dute Beitiak eta Zabalak eta bertan Beitia 18-7 gailendu zaio Zabalari.