660 lagunetik gora bildu dira Leitzako XIII. Sagardo Egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 12a, 11:00

Alke kultur taldearen eskutik, Sagardo Egunaren XIII. edizioa egin zuten larunbatean Leitzan eta jendetza bildu zen Euskal Herriko hamabost sagardogileren uzta probatzera. Antolatzaileen arabera, 622 edalontzi erabili zituzten eta 900ndik gora botila edan zituzten. Sagardoaz gain, pintxoak jateko aukera eman zuten larunbaten Leitzako plazan.

Argazkiak: Juan Mari Barriola.

Sagardo Egunarekin borobildu dute Leitzako aurtengo Kultur Aroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun