Aholkularia Leitzako Udaletxeko lehenbiziko solairuan egonen da, eta berarekin egoteko aurretik hitzordua hartu beharko da 012ra deituta. Udalak eskura duten dokumentazioa eramateko eskatu die herritarrei: fakturak, argazkiak, aseguru polizak...
Udalak ere bere kexa formala aurkeztu du Iberdrola taldearen aurka, «herrian eskaintzen duen zerbitzu eskasagatik eta arazoen aurrean izan duen erantzun desegokiagatik».