Plazaola aldizkarirako azalak eta idatziak aurkezteko epea zabaldu du Leitzako Aurrera elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 9a, 09:00

Herriko pestei begira jarria da Leitzako Aurrera elkartea, eta pestetan banatzen duen Plazaola aldizkaria martxan jarri du. Alde batetik, azal lehiaketa antolatu du, eta bestetik, edukiak biltzeko epea zabaldu du. Bi kasuetan lanak ekainaren 30era arte aurkezten ahal izanen dira.

Azal lehiaketan,  16 urtetik beherakoek Plazaola-Leitzako aldizkaria- 43. zenbakia testua jarri beharko dute eta 16 urtetik gorakoek Leitza 2023- Tiburtzio Donearen Pestak- 43. zenbakia.

Gutxienez A3 neurrikoak izan behar dute eta Aurreran edo Maiurren jasoko dituzte. Irabazleak bozketa publiko bidez aukeratuko dituzte, eta aurrerago jakinaraziko dute bozketa leku eta egunak.

Idatziei dagokionez, ipuinak, kontakizunak, kexak, olerkiak, kezkak... bidaltzen ahal dira eta kasu horretan  idatziak aurrerake@hotmail.com helbidera bidali behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun