Gaur eta bihar «bereziki» Inguruarteko eremuan inor ez sartzeko eskatu du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 8a, 12:30

Pasa den astean ere zabaldu zuen Leitzako Udalak Inguruarteko eremura ez joateko eskaria, eta berriz ere eskari hori egin du gaur: «Bota berri duten materiala inolako eraginik jasan gabe egon behar da ordu hauetan, gerora bere funtzioa egoki bete dezan, eta beraz, gaur eta bihar bereziki Inguruartean inor ez sartzea ezinbestekoa da».

Erabilgarri dagoenean jakinaraziko du udalak, eta orduan esanen dute noiz eginen duten irekiera festa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun