0 eta 3 urtekoen familiak biltzeko hitzordua antolatu dute asteartean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 8a, 14:00
Artxiboko argazkia.

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak antolatuta, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako hazkuntza taldea bilduko da astearte arratsaldean Goizuetan. Beste familiekin eta profesionalekin, hainbat gairi buruzko zalantzak argitzeko eta esperientzia pertsonalak partekatzeko aukera izanen da.

Hitzordua asteartean, ekainaren 13an, Goizuetako Udaletxeko Ganbaran eginen dute, 16:00etatik 17:00etara.

Izena osasun etxera (948 51 42 07) edo gizarte zerbitzuetara (948 51 08 40) deituz eman behar da. Informazio gehiago nahi duenak bi telefono horietako batera deituz hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun