Bihar bukatuko da Leitzan eginen duten sendabelarren ikastaroan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 8a, 19:00
GarbiƱe Larrea Iturralde gaian adituarekin eginen dute ikastaroa.

'Sendabelarrak eta zikloak: menarkiatik menopausiara' izeneko ikastaroa eginen dute Garbiñe Larrea Iturralderen eskutik Leitzan ekainaren 15ean. Sendabelarretan aditua da Garbiñe Larrea Iturralde eta berriki kalera du Sendabelarrek dakitena liburua

Bi orduko ikastaroa izango da Atekabeltz Herrigunean, 17:00etan hasi eta 19:00etan bukatu eta atal teorikoa eta ukendua egiteko atal praktikoa izango ditu.

Aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako, 948 51 08 40 zenbakira deitu edo berdintasuna@lagagizartezerbitzua.org helbidera mezu bat bidali beharko da eta biharkoa izanen da izena emateko azken eguna.

Ikastaroa Leitzako Berdintasun Batzordeak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun