Hamabost etxetako sagardoa dastatzeko hitzordua izanen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 8a, 08:00
Hamabost sagardogile gonbidatu dituzte aurten hamahirugarren edizioa beteko duen Leitzako Sagardo Egunera.

Garagarrilaren 10eko arratsaldean XIII. aldiz Sagardo Eguna eginen dute plazan

Leitzako Alke kultur taldeak antolatutako Kultur Aroa azken txanpan sartua da eta behar bezala borobiltzeko Sagardo Eguna antolatu du larunbat honetan. Aurtengoa XIII. edizioa izanen da eta garagarrilaren 10ean urteko sagardoa dastatzeko toki bihurtuko da Leitzako plaza.

Hamabost sagardogile gonbidatu dituzte: Lizeaga, Gartziategi, Olaizola, Oialumezar, Isastegi, Ola, Altuna, Barkaiztegi, Gurutzeta, Gaztañaga, Altzueta, Zabala, Larraldea, Toki-alai eta Martintxonea. Larunbatean 19:00etatik 21:00etara Leitzako plazan egonen dira bakoitza bere postuan. Sagardoa dastatzeko aukera izateaz gain, pintxoak jateko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun