Amaia Apalauzarekin literatur solasaldia eginen dute bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 6a, 15:30
Amaia Apalauza Leitzan izanen da bihar.

Euskara Zerbitzuari esker, Amaia Apalauza itzultzaile, hizkuntzalari eta euskaltzain nafarrarekin literatur solasaldia eginen dute bihar, asteazkena, Leitzako Liburutegian. Olga Tokarczuken Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburua izanen dute hizpide, Apalauzak berak Sonia Kolaczekin itzuli duena, hain zuzen. Gisa horretara borobilduko dute Leitzako irakurle taldearen aurtengo ikasturtea.

18:30ean bilduko dira eta solasaldia irekia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun