Ander Iñarra eta Oihana Azkorbebeitia nagusitu dira Euskal Herria Mendi Erronkan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 5a, 14:00

67 kilometro eta 7.200 metroko desnibela dituen lasterketa 281 lagunek osatu zuten eta erreleboka 47 bikotek. Banakakoan, gizonezkoetan, Ander Iñarra Olaziregi gipuzkoarra nagusitu zen, eta emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia Urizar bizkaitarra. Erreleboka Laiane Arrozide Garmendia eta Iñigo Larrarte Osinalde izan ziren hoberenak.

Argazkiak: EH Mendi Erronka.

Euskal Herria Mendi Erronkaren bederatzigarren edizioa jokatu zuten larunbatean Leitzan eta inguruetan.

Banakako lasterketa

Sei ordu, 34 minutu eta 37 segundo behar izan zituen Lezoko Ander Iñarra Olaziregik Leitzako plazatik abiatu eta lasterketako 67 kilometroak osatzeko. Orain arteko marka hobetu zuen, gainera. Bigarren postua ere Gipuzkoara joan zen; Altzoko Iñaki Olano Orbegozok 06.38.37ko denbora egin zuen eta Aritza Craamer Lizarraga leitzarrak hirugarren egin zuen (06.59.14). Hala osatu zuten gizonezkoen podioa.

Emakumezkoetan, berriz, Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia Urizar izan zen bizkorrena, 07.54.59ko denbora eginda. Sara Peña Lizarralde oriotarra bigarren gelditu zen (08.28.24) eta Uxoa Irigoien Odriozola getariarrak osatu zuen podioa (09.20.47).

Eskualdekoak banaka

281 lagunen artean eskualdeko 16 lagunek bukatu zuten 67 kilometroko lasterketa: sei leitzarrek, sei baztandarrek, bi lesakarrek eta bi donamariarrek.

  • 3. postuan, Aritza Craamer Lizarraga (Leitza)
  • 30. postuan, Mikel Altadill Olaberria (Leitza)
  • 44. postuan, Xuban Eugi Goñi (Elizondo)
  • 46. postuan, Endika Eugi Goñi (Elizondo)
  • 58. postuan, Beñat Saralegi Izagirre (Leitza)
  • 103. postuan, Omar Ugartemendia Sagastibeltza (Leitza)
  • 105. postuan, Aitor Mitxelena Maritxalar (Lesaka)
  • 109. postuan, Iñigo Goñi Telletxea (Donamaria)
  • 190. postuan, Imanol Arretxea Goñi (Elizondo)
  • 193. postuan, Imanol Goñi Elizagoien (Elizondo)
  • 212. postuan, Aimar Leatxe Portillo (Donamaria)
  • 229. postuan, Mikel Almandoz Irigoien (Lekaroz)
  • 233. postuan, Rafa Alzate Sarratea (Erratzu)
  • 242. postuan, Mikel Irigoien Irigoien (Lesaka)
  • 266. postuan, Markel Barriola Sagastibeltza (Leitza)
  • 277. postuan, Ander Alduntzin Ibañez (Leitza)

Ikusi  hemen sailkapen orokorra.

Erreleboka

47 bikotek osatu zuten erreleboka lasterketa, aurreneko lasterkariak Leitzatik Putzuzarreraino eginda (32,4  kilometro eta 4.700 metroko desnibela) eta bigarrenak Putzuzarretik Leitzarainoko zatia (34,2 kilometro eta 2.194 metroko malda). Laiane Arrospide Garmendia eta Iñigo Larrate Osinalde izan ziren denborarik hoberena egin zutenak.

  1. Laiane Arrospide Garmendia eta Iñigo Larrate Osinalde (07.39.29)
  2. Ander Erize Tornaria eta Aran Perez de Arenaza Elizondo (07.43.10)
  3. Joanes Txurruka Aizpuru eta Naia Aleson Alberdi (07.53.15)

Eskualdeko bikote irabazlea Garbiñe Hernandorena Erbiti eta Gorka Bermejo Hualdek osatutakoa izan zen. 09.03.18ko denboran osatu zuten lasterketa.

Ikusi hemen erreleboka egindako lasterketaren sailkapena.

Kilometro bertikala

Emakumezkoetan kilometro bertikalaren sailkapena honela gelditu zen:

  1. Oihana Azkorbebeitia Urizar
  2. Sara Peña Lizarralde
  3. Josune Zabala Ostolaza

Eta gizonezkoena honela:

  1. Ander Iñarra Olaziregi
  2. Aritza Craamer Lizarraga
  3. Iñaki Olano Orbegozo

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun