Atekabeltzeko XI. Film Labur Txapelketa prest dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 3a, 10:00

Aurten hamaikagarren edizioa beteko du Leitzako Atekabeltz Gazte Asanbladak antolatutako film labur txapelketak. Lanak uztailaren 26a baino lehen aurkeztuko beharko dira eta bi egun beranduago, uztailaren 28an, jarriko dituzte ikusgai jendaurrean.

Aurtengo gaia pestak izanen dira eta gehienez hamar minutuko lanak onartuko dituzte. Uztailaren 26rako atekabeltz@gmail.com helbidera bidali beharko dira. Uztailaren 28an, 22:30ean, pantailaratuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun