DBHko gazteentzat harremanei buruzko saioa antolatu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 2a, 16:00
Ageda Blasco Egia izanen da hizlaria. Argazkia: Kronika.

Mutiletan eta neskatan egitea, erakarpena, elkarrekin ibiltzea... Gai horiei buruzko jakin-mina argitzeko harremanei buruzko hitzordua antolatu dute Goizueta eta Aranoko Berdintasun Batzordeak eta Goizuetako Emakume Taldeak. DBHko ikasleentzat izanen da, ekainaren 9an, baina izena emateko azken eguna ekainaren 6a izanen da.

Gazteak eta maitasuna hizpide hartuta jolasen bidez hainbat gai izanen dituzte hizpide ekainaren 9ko saioan. Ageda Blasco Egia izanen dute hizlari eta Goizuetako Gaztetxean, 17:00etatik 19:00etara bilduko dira.

Izen ematea

Apuntatzeko azken eguna ekainaren 6a izanen da. Whatsappez 674 08 69 26 zenbakira mezu bat bidaliz edo telefonoz 948 51 08 40 zenbakira deituz eman daiteke izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun