Inguruarten egiten ari diren lanetara ez hurbiltzeko eskatu du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 2a, 13:30

Argazkia: Leitzako Udala.

Leitzako Udalaren argazki honetan ikus daitekeen bezala, Inguruarten aisialdi gunea egiteko lanak aurrera doaz. Horren harira, bertara ez hurbiltzeko eskatu du, alde batetik, «pump trackaren oinarriaren zoladura amaitu arte ez delako zapaldu behar eta gainerako elementuak ere finkatzen ari direlako oraindik» eta bestetik, «arriskutsua delako inguruan ibiltzea». Erabilgarri dagoenean horren berri emanen duela adierazi du udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun