Bi orduko ikastaroa izango da Atekabeltz Herrigunean, 17:00etan hasi eta 19:00etan bukatu eta atal teorikoa eta ukendua egiteko atal praktikoa izango ditu.
Aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da. Horretarako, 948 51 08 40 zenbakira deitu edo berdintasuna@lagagizartezerbitzua.org helbidera mezu bat bidali beharko da.
Ikastaroa ekainaren 15ean izanen da, baina izen emateko azken eguna ekainaren 9an bukatuko da.
Ikastaroa Leitzako Berdintasun Batzordeak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute.