Igandean bukatuko da Leitzako Kaxkabeltza elkarteak antolatu duen tonbolan parte hartzeko aukera

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 1a, 13:00

Herrian erosten dutenak saritu nahian, Kaxkabeltza Leitzako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak tonbola jarri du martxan aste honetan. Hala, ekainaren 4ra bitarte elkarteko komertzioetan erosten dutenek tonbolan parte hartuko dute. Hainbat oparirekin batera, sari handirako zenbakiak eskuratzeko aukera izanen dute saridunek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun