Nafarroako Foru Erkidegoko Txapelketaren finalerdiak jokatu dituzte asteburu honetan, ortziralean Berriozarren eta igande goizean Atarrabian.Azken honetan, elite mailan, pilota mistoarekin, Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Nora Mendizabalek 18-22 galdu zuten Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra. Bertze finalerdian, Amaia Aldaik eta Leire Galeanok 22-15 irabazi zieten Olatz Arrizabalaga eta Irati Zabalari.
Gazte mailako finalerdietan, berriz, Berriozarren Alaia Uriartek eta Irati Betegik 18-14 irabazi zieten Nagore Galeano eta Amaia Arrastiari eta Atarrabian, Natale Aranburuk eta Lide Lopezek 18-8 irabazi zieten Nahia Bertiz sunbildarrari eta Enara Anituari.
Asteburu honetako bi finalaurrekoetan ikusitakoaren arabera, bi final bikain jokatuko dituzte Labriten. Gazte mailan, Aiala-Uriarte-Irati Betegik eta Natale Aranburu-Lide Lopezek klubetan egiten ari den oinarri-lana ona dela berretsi dute, eta erreleboa ziurtatuta dagoela. Elite mailako finalean, berriz, Leire Garai eta Enara Gaminde, Amaia Aldai eta Leire Galeanoren kontra ariko dira.