Jolas eta soinu tailerra antolatu dute Areson ekainaren 13rako eta 19rako

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 29a, 11:00
Jolas eta soinu tailerra eskainiko du Haizea Loira musika terapeutak.

Haizea Loira Matxiñenaren eskutik, 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolas eta soinu saioak izango dira ekainaren 13an eta 19an, asteartean eta astelehenean. Bi saioak 16:30ean hasiko dira eta bakoitza ordu betekoa izango da. Gizarte zerbitzuek antolatu dute eta dohainik izango dira.

Jakinarazi dutenez, izen ematea maiatzaren 29an irekiko dute eta ekainaren 5era arte izanen da zabalik. Musika eta jolasa bateratuta, ederki pasatzeaz gain balioak ikasi, trebetasunak barneratu eta jarrerak garatzeko aukera izango dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun