III. Nafarroa Foru komunitatea Torneoko finalerdia jokatuko du Goiuri Zabaleta leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 26a, 18:00

Finalerako txartela jokoan izanen du Goiuri Zabaleta leitzarrak igandean Atarrabian.

Igandean 11:30ean hasiko den jaialdian, Nora Mendizabalekin batera ariko da Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra

III. Nafarroa Foru Komunitatea torneoa emakumezkoen esku pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte maiatzaren 28an, igandean 11:30ean Atarrabian. Lehenik, pilota mistoarekin gazte mailako bi finalerdiak jokatuko dituzte eta ondotik, pilota mistoarekin finalerdietako bat: Goiuri Zabaleta leitzarra eta Nora Mendizabal, Leire Garai eta Enara Gaminderen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun