Iker Salaberria goizuetarrak promozio mailako buruz buruko finala jokatuko du bigarrenez

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 26a, 17:00
Bakaikoa eta Salaberria, finalerako pilotak aukeratu ondotik.

Etxarriko Joanes Bakaikoa izanen du arerio larunbat arratsaldean Labriten

Iker Salaberria goizuetarrak eta Etxarriko Joanes Bakaikoak jokatuko dute promozio mailako buruz buruko pilota txapelketaren finala maiatzaren 27an, larunbatean 17:15ean Iruñeko Labrit pilotalekuan hasiko den jaialdiko bigarren partidan.

Bi pilotariak Erreka taldean aritu ziren afizionatu mailan. Iker Salaberria goizuetarrak, 23 urterekin, hirugarren finala segidan jokatuko du. Banaka jokatu dituen azken hiru txapelketetan izan da finalista. Iazko buruz buruko promozio mailan txapeldunorde izan zen eta txapeldun lau eta erdian. Bere kirol ibilbideko garairik onenean dagoela adierazi du, baina ez du arerio xamurra izanen.

Promozioko finalaren aurretik, binakako partidan, Elezkano II.a eta Rezusta, Larrazabal eta Mariezkurrena II.aren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun