Bi idazlerekin solasaldia eginen dute asteartean Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 27a, 10:00
Apirilean Leitzako irakurle taldeak Yolanda Arrieta idazlearekin egindako saioa. Argazkia: Leitzako liburutegia.

Bi ahotsetara literatur topaketen barnean, datorren asteartean, maiatzaren 30ean, bi idazle Leitzako liburutegira hurbilduko dira. 19:00etan Ventura Ruiz eta Aitor Iragirekin solasaldia izanen dute idazketa eta sormen prozesuari buruz.

Nafarroako Liburu Denden Elkarteak, Nafar Idazleen Elkarteak eta Nafarroako Liburutegi Publikoek Bi ahotsetara literatur topaketak antolatu dituzte. Hala, maiatzaren 26tik ekainaren 2ra Nafarroako hainbat liburutegitan hainbat saio eginen dituzte. Eskualdean Leitzako liburutegiak hartuko du lekukoa asteartean, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun