Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 458.355 euroko lizitazioa egin du Plazaolako Bide Berdearen eta Leitzako NA-170 errepidearen artean dagoen ezponda egonkortzeko. Gogoan izan behar da eremu horretan hainbat lur-erori izan direla errepidean, eta, ondorioz, NA-170 errepidea moztu behar izan da. Enpresek ekainaren 12ra arte aurkeztu ahal izanen dituzte eskaintzak.