Kirikiño abesbatzaren 25. Urteurrenaren harira Bilbon kantatu du Goizuetako Umore Ona abesbatzak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 22a, 20:00

Bilboko Kirikiño ikastolako abesbatzaren 25. Urteurrenaren harira joan den ostiralean Bilboko Filarmonika Elkarte entzutetsuan kantatzeko aukera izan zuen Goizuetako Umore Ona abesbatzak. Argazkietan ageri denez, kantatu ez ezik, beraien “koreografia” ere dantzatu zuen Goizuetako koroak.

Besteak beste, Iruñeko Kondestablearen Jauregian, Donostiako Kursaalen eta Santanderko Unibertsitateko Paraninfoan kantatu du Goizuetako Umore Ona abesbatzak hamazazpi urteko bere ibilbide oparoan eta orain, Bilboko areto ederra ere gehitu da zerrendara. Izan ere, 2012an eta 2013an Goizuetan eta Bilbon kantatuz egin zuten Kirikiño eta Umore Ona abesbatzek elkartrukea eta geroztik, harreman sendoa sortu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun