Larunbatean jokatu zen Goizuetan Goizutrail lasterketaren zortzigarren edizioa, Ohi bezala, bi ibilbide izan zituzten aukeran: bat 10,6 kilometrokoa eta bestea 25,2 kilometroa. Ibilbide luzean Hodei Lujanbio goizuetarra (1.45.32) eta Naroa Uria Olaizola (2.15.56) nagusitu ziren eta laburrean, berriz, Aimar Otxoteko lesakarra (50.37) eta Ainhoa Arruti urnietarra (1.02.41). Denera, 122 korrikalarik egin zuten lasterketa, euriari aurre eginez.
Ibilbide luzea 47 korrikalarik bukatu zuten eta horien artean, Soronea taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra izan zen bizkorrena (1.45.32). Txurregi taldeko Aitor Etxeberria iruindarrak (1.46.11) eta Hernaniko Jon Ander Olazabalek (1.50.54) osatu zuten podiuma. Aipagarria da Unai Iantzi aniztarra bosgarren helmugaratu zela (1.51.30). Emakumeen artean, Azpeitiko Naroa Uria izan zen bizkorrena (2.15.56), Azkarateko Olatz Altuna bigarren (2.43.34) eta Irungo Montse Fernandez hirugarren (3.19.39).
Klikatu HEMEN ibilbide luzeko sailkapen osoa ikusteko
Ibilbide laburra 75 korrikalarik osatu zuten. Gizonezkoen artean, esan bezala, Lesakako Beti Gazteko Aimar Otxoteko izan zen bizkorrena (50.37) eta Bergarako Unai Asulak (52.28) era Azkoiengo Miguel Hernandezek (52.49) osatu zuten podiuma. Aipagarria Berako Mikel Eltzaurdiak (55.40 eta Iturengo Oier Mikelarenak (57.14) lortutako seigarren eta zazpigarren postua. Emakumeen artean, Urnietako Ainhoa Arruti izan zen bizkorrena (1.02.41), Uitziko Guratz Azpiroz (1.03.49) eta Donostiako June Lopezen aurretik (1.03.49).
Klikatu HEMEN ibilbide laburreko sailkapen osoa ikusteko