Afu taldeak kontzertua emanen du maiatzaren 20an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 18a, 18:00
Afu musika taldeak kontzertua emanen du larunbat gauean Leitzako Torrean.

Larunbatean 23:00etan hasiko da ‘Azken dantza’ birako emanaldia Torrean

Hamasei urteko ibilbidea bukatzeko, Euskal Herri osoan ‘Azken dantza’ bira egiten ari da Afu musika taldea. Maiatzaren 20an, larunbatean 23:00etan Leitzako Torrean emanen du kontzertua. Sarrera 7 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun