Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen tratu onen Sarearen eskutik eginen dituzte bi tailerrak.
Haur eramaileen tailerra
Haur eramaileen doako tailerra maiatzaren 23an eginen dute eta 10:30etik 12:00etara Leitzako Udaletxeko bigarren solairuan bilduko dira. Izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izanen da eta interesatuek Leitzako Osasun Etxera (948 51 08 00) edo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera (948 51 08 40) deitu beharko dute. Haur eramaileren bat izanez gero, tailerrera eramateko eskatu dute.
Hazkuntza taldea
0 eta 3 bitarteko haurrak dituzten familiek, berriz, beste familia eta profesionalekin, hainbat gairi buruzko zalantzak argitzeko eta esperientzia pertsonalak partekatzeko aukera izanen dute maiatzaren 24an. 0 eta 1 urte bitartekoak 10:00etatik 11:00etara bilduko dira eta 1 eta 3 adin tartekoak 11:00etatik 12:00etara. Leitzako Udaletxeko aurreneko solairuan eginen dute hitzordua. Kasu honetan ere izena emateko Leitzako Osasun Etxera (948 51 08 00) edo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera (948 51 08 40) deitu beharko dute.