Leitzako ALKE kultur taldeak antolatutako Kultur Aroak aurrera jarraitzen du eta maiatzaren 18an, ostegunean 19:30ean Federico Krutwig eta gaurko ekonomia liburua aurkeztuko dute Leitzako Aurrera elkartean. Dokumentala ikusteko aukera ere izanen da. Oskar Arantzabal eta Baleren Bakaikoa bertan izanen dira.