Bertso sariketako hiru kanporaketa jokatuta, horietako bakoitzean aurreneko eta bigarren postuan gelditu diren sei bertsolarik kantatuko dute finalean: Etxahun Lekuek, Aratz Igartzabal Pottok, Millan Telleriak, Onintza Enbeitak, Eneko Araiztegi Kortak eta Agin Laburuk.
Iaz jokatu zuten lehenengoz Leitzako Atekaberts bertso eskolak antolatutako sariketa eta Jexux Mari Irazu bertsolari gipuzkoarra izan zen garailea.