Leitzako Jeiki abesbatzak Otsagabiko elizan kantatuko du maiatzaren 20an

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 17a, 16:00
Jeiki abesbatzak Otsagabian kantatuko du larunbat arratsaldean.

Larunbatean 19:00etan hasiko den emanaldian Iruñeko Aizaga Ganbara Abesbatzarekin batera ariko dira

Leitzako Jeiki abesbatzak kontzertua emanen du maiatzaren 20an, larunbatean 19:00etan hasita Otsagabiko elizan. Letzako koroarekin batera, Iruñeko Aizaga Ganbara Abesbatzak ere kantatuko du.

Kontzertu hau, oso klasikoa izango da eta Jeiki abesbatzakoen ustetan «baita kalitate handikoa ere: lehenengo hiru abestiak (Pavane, Op.50, Madrigal eta Cantique de Jean Racine, Op. 11) Gabriel Fauré konpositore frantziarrak eginak eta gero, Gabriel Fauré berak konposaturiko Requiem zoragarria.

Oraingoan Iruñeko Aizaga Ganbara Abesbatzarekin batera abestuko dute eta bi zuzendariek zuzenduta gainera: Nekane Piñuela (Leitzako Jeiki Abesbatza) eta Javier Etxarri (Aizaga Ganbara Abesbatza).

Miren Zabaleta sopranoa eta Julian Irulegi, Joxe Mari Azpiroz baritonoak ariko dira bakarlari moduan.

Jose Luis Etxetxipiak joko du organoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun