'Sendabelarrek dakitena' liburua aurkeztuko du Garbiñe Larreak bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 16a, 17:30

Leitzako Udalak, Kultur Taldeak eta Gizarte Zerbitzuak antolatua, Garbiñe Larrea Iturralderen hitzaldia izanen da bihar 19:00etan Herri Aretoan, Sendabelarrek dakitena liburua aurkezteko. Jarduera irekia izanen da. Honez gain, ekainera begira tailer bat antolatu dute Larrearekin

'Sendabelarrak eta zikloak: menarkiatik menopausiara' tailerra

Hilerokoa eta sendabelarrak izanen ditu solasgai Garbiñe Larreak ekainaren 15ean, 17:00etatik 19:00etara Atekabeltz Herrigunean emanen duen tailerrean. Interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Maiatzaren 29tik ekainaren 9ra arte zabalduko da izena emateko epea eta horretarako Berdintasun Zerbitzuko berdintasuna@lagagizartezerbitzua.org helbidera idatzi beharko da edo 948 510 840 telefonora deitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun