VIII. Goizutrail mendi lasterketa maiatzaren 20an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 17a, 10:00
Joan den urteko edizioan hartutako irudia. Argazkia: Felix Loiarte.

Aurten ere lasterkariek hiru modalitate izanen dituzte aukeran: 25 kilometroko luzea, hamar kilometroko motza eta 25 kilometroko ibilbidea bikoteka. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Lasterketa larunbatean 09:00etan abiatuko da Goizuetako plazan.

Goizutrail mendi lasterketaren zortzigarren edizioa prest dute Goizuetan. Maiatzaren 20an izanen da eta izena emateko epea zabalik da herrikrosa.eus atarian.

  Lasterketa aurretik Lasterketa aurretik Egunean bertan Egunean bertan
  Orokorra Goizuetarrak Orokorra Goizuetarrak
Ibilbide luzea 20 euro 15 euro 25 euro 20 euro
Ibilbide motza 15 euro 10 euro 20 euro 15 euro
Bikoteka 30 euro bikoteko 20 euro bikoteko 40 euro bikoteko 30 euro bikoteko

Bi ibilbide izanen dira aukeran: bat 10,6 kilometrokoa eta bestea 25,2 kilometroa. Bi ibilbideak Goizuetako mendietan osatu beharrekoak izanen dira. Ibilbide motza luzearen lehenbiziko zatia izanen da eta herrian hasi eta bukatuko da. Neurketa ez dago homologatua.

Bikoteka izena emanda, partaide bakoitzak ibilbidearen zati bat egin beharko du: lehenbizikoak 10 kilometro eta bigarrenak 15 kilometro.

Ibilbide motza egiteko 16 urte eta luzea egiteko 18 urte edo gehiago beharko dira, eta federatuta izan edo ez denek parte hartzen ahalko dute, baina gehienez 250 lagun onartuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun