Goizuetako Umore Ona abesbatzak Bilbon kantatuko du maiatzaren 19an

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 16a, 18:00
Goizuetako Umore Ona abesbatzak Bilbon kantatuko du ostiralean. Argazkian, Eguberrietako emanaldia Goizuetako elizan.

Bilboko Filarmonika Elkartearen aretoan eskainiko du emanaldia ostiralean

Besteak beste, Iruñeko Kondestablearen Jauregian, Donostiako Kursaalen eta Santanderko Unibertsitateko Paraninfoan kantatu du Goizuetako Umore Ona abesbatzak hamazazpi urteko bere ibilbide oparoan. Bada, maiatzaren 19an, beste erronka bati eginen dio aurre Goizuetako koroak, 1896an sortutako Bilboko Filarmonika Elkartearen areto ederrean kontzertua emateko aukera eskaini baitiote, bertako Kirikiño Ikastolaren abesbatzaren 25. urteurrena dela eta. Ostiralean 19:00etan hasiko da emanaldia.

2012an eta 2013an Goizuetan eta Bilbon kantatuz egin zuten bi abesbatzek elkartrukea. Harreman sendoa sortu zuten, eta orain, Kirikiñoren 25. Urteurrena heldu denean, beraien ospakizunak Umore Ona abesbatzakoekin partekatzea erabaki dute. Hendaiako Entzun abesbatzak ere kantatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun