Antzuolako San Isidro pilota txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean Antzuolako udal pilotalekuan. Martxoaren 19an abiatu zen txapelketako azken partidak jokatu zituzten. Benjamin eta alebin mailan, Uxue Gomez (Ardoi) eta Umore Onako Alize Sagardui goizuetarrak 18-12 irabazi zieten Amaiur Landa eta Irati Bengoetxeari eta honela, txapela Goizuetara ekarri zuen Sagarduik.
Infantil eta kadete mailan, berriz, Ainhize Saez de Viterik eta Irati Betegik 18-6 irabazi zieten Nahia Sorondo eta Arhane Reyri.