'Gasteiz 1200 defentsa amaigabea' komikia aurkeztuko dute gaur Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 16a, 08:00
Aritz Ibarra Agirrezabal ilustratzaile gasteiztarra Leitzan izanen da gaur IƱigo Larramendirekin batera. Argazkia: Alea.eus.

Alke Leitzako Kultur Taldearen eskutik, gaur hasiko dute XLV. Kultur Aroa. Egitarauari hasiera emateko, Aritz Ibarra ilustratzaileak egindako Gasteiz 1200, defentsa amaigabea komikia aurkeztuko dute. Komikirako informazioa bildu zuen Martin Ttipia kultur elkarteko Iñigo Larramendi ere bertan izanen da. Hitzordu berean, Nafarroako mendebaldearen konkista hitzaldia eginen dute.

Antzina Gasteizek jasandako setioa, erresistentzia eta konkista ilustratuak ageri dira aipatutako liburuan. Gaur 19:30ean Aurrera Elkartean bilduko dira.

Bihartik aurrera gehiago

Leitzako Kultur Aroak bihar eta ondoko egunetan izanen du segida. Egitarau hauxe prestatu du Alkek.

Maiatzak 17, asteazkena

Garbiñe Larrea Iturraldek Sendabelarrek dakitena liburua aurkeztuko du 19:00etan Herri Aretoan.

Maiatzak 18, osteguna

Federiko Krutwig eta gaurko ekonomia liburua aurkeztuko dute 19:30ean Aurrera elkartean. Hitzaldia ere izanen da, baita dokumentala ikusteko aukera ere. Oskar Aranzabal eta Baleren Bakaikoa gonbidatu dituzte.

Maiatzak 21, igandea

XLIV. Eskulangintza Azoka eginen dute 10:00etatik 14:00etara plazan. Hitzordu berean Brun errementariak egindako Irulegiko eskuaren erreprodukzioa zozketatuko dute eta Liñu-putzuren XXV. urteurrena tarteko, ehoziri topaketa eginen dute.

Garagarrilak 10, larunbata

XIII. Sagardo Egunarekin borobilduko dute aurtengo Kultur Aroa. 19:00etatik 21:00etara hainbat etxetako sagardoak dastatzeko aukera izanen da Leitzako plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun