Nafarroako Editoreen Elkarteak liburu azoka egin du asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 15a, 17:30

Editargi Nafarroako Editoreen Elkartearen ekimenez, liburu azoka egin zuten larunbatean Leitzan. Zortzi argitaletxe nafarrek beraien liburuak erakusgai eta salgai jarri dituzten, eta horrekin batera, hiru libururen aurkezpenak egin zituzten.

Utzitako argazkiak.

Eunate, Denonartean, Mintzoa, Pamiela, Txalaparta, Altaffaylla eta Igela argitaletxeek parte hartu zuten larunbateko liburu azokan. Eta aldi berean, hiru libururen aurkezpen solasaldiak egin zituzten Uxue Reyk gidatuta. Alde batetik, Izaskun Zubialde zubietarrak, Bakarne Atxukarrok eta Asun Egurzak egin duten Irulegiko eskua liburua aurkeztu zuten. Horrez gain, Aitor Ventureira San Miguel eta Imanol Bueno Bernaolek egin duten Euskal Herriko ibilbide mitologikoak liburua izan zuten hizpide eta bukatzeko, Karlx Marxen Luis Bonaparteren Brumarioaren hemezortzia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun