Euriteak hainbat konplikazio sortu zituen atzo Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 15a, 09:00

Leitzako Udalak jakinarazi duenez, euritearen ondorioz, atzoko goiza «konplikatua» izan zen. Herriko hainbat tokitan urak gainezka egin zuen eta herritarrak eta suhiltzaile boluntarioek lanean aritu behar izan zuten. Horien lana eskertu nahi izan du udalak.

Utzitako irudiak.

Euritearen eraginez, Leitzako kiroldegia ere itxi behar izan zuten atzo, baina garbiketak eginda gaur berriz irekiko dutela adierazi dute. Bestalde, erortzeak izateko arriskua «handia» dela ohartarazi du udalak, eta «arretaz jokatzeko eta zerbaiten berri izanez gero, larrialdi zerbitzuei jakinarazteko» eskatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun