Mendian txakurrak lotuta eraman behar direla gogoratu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 12a, 09:30

Leitzako Mendiko Batzorde Bateratuak oharra zabaldu du, azkenaldian larreetan bazkatzen ari diren ardiek txakurren hainbat eraso izan dituztela salatuz. «Erasoen maiztasuna areagotu» dela nabarmendu dute, eta hala, «gure larreetan hain beharrezkoak diren azienden artean estresa, hozkada eta zauriak eragin eta galerak gertatu» direla jakinarazi dute.

Hortaz, mendian txakurrak lotuta eraman behar direla gogoratu dute, eta bide batez, «mendian ere arduraz eta errespetuz jokatzeko» eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun