Asteartean emanen diote hasiera Leitzako XLV. Kultur Aroari

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 13a, 10:00

Maiatzaren 21ean eskulagintza azoka eginen dute.

Heldu den astean hainbat gairi buruzko hitzaldiak eta aurkezpenak antolatu ditu Alke Leitzako Kultur Taldeak. Astea bukatzeko eskulangintza azoka eginen dute eta garagarrilaren 10ean Sagardo Eguna antolatu dute aurten XLV. edizioa beteko duen Kultur Aroa borobiltzeko.

Maiatzak 16, asteartea

Alde batetik, Nafarroako mendebaldearen konkista hitzaldia antolatu dute eta hitzordu berean, Iñigo Larramendi eta Aritz Ibarrak Gasteiz 1200 komikiaren aurkezpena eginen dituzte. 19:30ean Aurrera Elkartean bilduko dira.

Maiatzak 17, asteazkena

Garbiñe Larrea Iturraldek Sendabelarrek dakitena liburua aurkeztuko du 19:00etan Herri Aretoan.

Maiatzak 18, osteguna

Federiko Krutwig eta gaurko ekonomia liburua aurkeztuko dute 19:30ean Aurrera elkartean. Hitzaldia ere izanen da, baita dokumentala ikusteko aukera ere. Oskar Aranzabal eta Baleren Bakaikoa gonbidatu dituzte.

Maiatzak 21, igandea

XLIV. Eskulangintza Azoka eginen dute 10:00etatik 14:00etara plazan. Hitzordu berean Brun errementariak egindako Irulegiko eskuaren erreprodukzioa zozketatuko dute eta Liñu-putzuren XXV. urteurrena tarteko, ehoziri topaketa eginen dute.

Garagarrilak 10, larunbata

XIII. Sagardo Egunarekin borobilduko dute aurtengo Kultur Aroa. 19:00etatik 21:00etara hainbat etxetako sagardoak dastatzeko aukera izanen da Leitzako plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun