Elikagaien bankua bilketa egiten ari da Leitzan larunbatera arte

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 11a, 15:30

Nafarroako Elikagaien Bankua janari bilketa egiten ari da Leitzako bi Eroskietan. Astelehenean hasi ziren eta herrian izanen dira larunbatera arte, ohiko bilketa puntuetan. Gainera, bonuak salgai izanen dituzte kutxetan eta online dohaintzak egiteko aukera eman dute bancoalimentosnavarra.org webgunearen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun